XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZAMALTZAIÑA - Okerkeria haundi bat egiten ari zarete nirekin. Erregeri jakineraziko diot nola zabiltzaten errurik gabeko jendea preso hartzen. Oroitu behar duzue bidegabe hontaz!

MITXEL - Eta zertan zenbiltzan Zigako inguruetan Matxin Urtsuaren galdezka?

ZAMALTZAIÑA - (Aserre). Ze Matxin eta ze Matxinondo! Ni ez ninjoan Urtsuarengana, nekazari hark Jaun Balentinekin ongi izateko hala esanarren. Ohi bezala, Tafalla'runtz ninjoan ardo billa, eta Tafallara joateko Belatetik igaro beharra dago...

MITXEL - (Hitza janaz). Eta Belatera joateko Ziga barrena igaro behar. Bai, gizona, hori guzia esan beharrik ez daukazu.

ZAMALTZAIÑA - Orduan, zer dela-ta naukazue hemen?

BALENTIN - (Sakeletik larrutx-idazki bat atereaz). Honetxegatik! (Zamaltzaiña zurbil eta mutu geldi bedi). Nik bezain ongi dakizu larrutx hau nun zijoan. Ez duzu gaizki pentsatu. Zagi baten barruan, jaunok! Bere soiñean ezer ageri ez zenean, zagi barruak arakatzea eman zidan buruak. Eta horra, xagua bertan agertu.

JOXE MIGEL - Alajaiña! Zamaltzain hauek ez dira tonto-makalak!

BALENTIN - Baiñan oraingoan ez dio balio izan.